Euskadiko Orkestraren 2017-2018 denboraldiaren inaugurazioa, ETB1en

Artxiboko argazkian, Robert Treviño./
Artxiboko argazkian, Robert Treviño.

Robert Treviño zuzendari titular berriaren gidaritzapean, Brahms, Bernstein eta Mahlerren piezak joko ditu

Eguberri egunez, 12:30ean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2017-2018 denboraldiaren inaugurazio kontzertua eskainiko da ETB1en, Robert Treviño zuzendari titular berriaren gidaritzapean. Estatu batuar zuzendariak kontu handiz diseinatu ditu orain hasiko den denboraldiaren bide estetikoak. Asmo handiko programazioa, egitarau sinfoniko-koral eder batekin hasiko da; horretan Iruñeko Orfeoia izango du alboan, gure herrialdeko abesbatza antzinakoenetako bat.

Honako hauek izango dira eskainiko diren piezak: Itxaropen-zukua izenburupean, berau osatzen duten piezak dira Brahmsen 'Patuaren kanta', Bernsteinen 'Chichesterreko salmoak' (non Easo Eskolaniako Markel Murillo haur kantariak beteko duen bakarlari papera), eta Mahler-en 'Lehenbiziko sinfonia: espiritualtasuna eta desirak', orkestraren soinu handiaren bitaminek indartuak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos