Estrategiaren menpe, 'Izan Invictus' saioan

Aste honetako atalean, indar eta abileziak fisikoaz gain buruak ere erabateko garrantzia izango du

Estrategien menpe egongo dira aste honetan 'Izan Invictus' saioan. Banakako lehian sarturik egon arren taldeen arteko banaketa begi bistakoa da: 5 urdin alde batean eta hiru gorri bestean. Fisikoari begira gauzak nahiko argi daudela esan daiteke, baina indarrak kontrolik gabe ez du ezertarako balio eta aste honetako saioan buruak ezinbesteko garrantzia izango du; nor ote muslari onena? Kartarik gabe jokatzea artea baita.

Desafioari begira, lehiakideak bikoteka lotzea da saioaren erronka eta hasiera batean agindu horrek sortuko dien poza edo haserrea alde batera utzita buruari pixka bat eragin ezkero eguneko garaipenaren gakoa hortxe dagoela konturatuko dira, baina horretarako burua hotz eduki behar da eta gure partaideen artean ez da erraza.

Urdinek une honetan ikusten duten gauza bakarra gorriei burua mozteko aukera da eta buru horrek Seleta du izena. Ia guztiak aurka izan arren berritxuarra ez da isilduko, horrek sutan jarten baitu. Gorriek, berriz, urdinen bat botatzea dute helburu desagertutako taldeen arteko borroka orekatzeko edo.

Gorrotxak askotan esan izan ohi duen bezala 'Burua, Burua!' da gaurko gakoa, baina nork erabiliko ote du.

'Izan Invictus' 22:30ean dago ikusgai asteazkenean ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos