Eskoriatza, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Herriko mertzerian konponduko dizkiote galtzak Zuhaitz Gurrutxagari./
Herriko mertzerian konponduko dizkiote galtzak Zuhaitz Gurrutxagari.

Goitbeheran iritsiko dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Debagoienako herrira

Gipuzkoako Debagoiena eskualdera joango dira igande honetan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi 'Herri Txiki, Infernu Handi'n, zehazki Eskoriatza herrira. Iristeko, goitibehera bat erabiliko dute. Osorik iritsiko al dira?

Zuhaitzek behintzat galtzak apurtuko ditu goitibeheran. Konpontzeko, herriko mertzerian sartuko da. Bertan, Karmenekin gosaltzen amaituko du. Eguerdiko marianitoa, berriz, Mari Carmenekin hartuko du. Honek 84 urterekin sasoitsu mantentzeko sekretua zein den kontatuko dio, eta benetan sorpresa galanta hartuko du Gurrutxagak. Eskoriatzako Apotzaga auzoan Euskal Herriko hilerri borobil bakarra bisitatuko du Zuhaitzek, eta musika tresna oso bitxiak egiten dituen artista bat ere ezagutuko du.

Pagadik erronka berezi bat izango du oraingoan: eskoriatzar peto-petoa bihurtzea. Horretarako, herriko ONCEko saltzailearekin batera 'Eskoriatzako zenbakia' saltzen arituko da herrian zehar. Herriko bi txapelketa xelebreetan ere hartuko du parte; buruhandien txirrindulari txapelketan eta txapel jaurtiketa txapelketan (azken hau erromatarrez jantzita). Amaitzeko, eskoriatzarrentzat oso berezia den Aitzorrotz mendira igoko da, bertan erritual bitxi batean parte hartzeko.

Gauza hauek eta beste asko ikusi ahal izango ditugu igande honetan, ETB1en, 'Herri txiki, Infernu Handi' saioan 22:00etan, ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos