Erikak Basakabiko arauak gogortuko ditu 'Go!azen'en

Erikak Basakabiko arauak gogortuko ditu 'Go!azen'en

Zuzendari-orde izendatu ondoren, lehen aginduak ematen hasiko da eta ikasle eta lankideak Erika menderatzen saiatuko dira

'Go!azen' telesaileko gaurko atalean, Basakabi osoa Erikaren aurka ikusiko dugu, udalekuko arauak gogortuko baititu honek. Aita Arrutik zuzendari-orde izandatu du Erika eta hurrengo urtean Basakabi berak zuzenduko duela agindu dio, Zuzeni erretiroa hartzera behartuz. Hori horrela, Erika lehen aginduak ematen hasiko da eta orain arte Basakabin zeuden arauak gogortu egingo ditu, ikasle eta lankideen bizimodua zailduz.

Zuzenek, ordea, ez du amore emateko asmorik eta ez dizkio gauzak erraz jarriko Erikari. Horrez gainera, ikasleak ere "nazia" menderatzeko asmoz arituko dira eta, une batzuetan, denak elkartuta ikusiko ditugu.

Erikaren aurkako ekintzek, Julen eta Naia gehiago elkartuko dituzte eta une intimo eta politak biziko dituzte elkarrekin. Muxu ematera ere iritsiko dira, eta beraz, Julenek Garirekin egin zuen apustua irabaziko du. Nola eragingo dio horrek mutilari?

Atala eskaini ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko du aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP' aplikazioan sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango du erabiltzaileak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos