Enkore taldea 'Gure Kasa' saioan

Single berria argitaratu du taldeak, eta horri izena ematen dion 'Dana' abestia joko dute zuzenean

Asteazkenean, Enkore taldea egongo da 'Gure Kasa' saioan. Taldeak single berria argitaratu du, 'Dana' izenarekin. Abestia aurkeztu eta zuzeneko emanaldia eskainiko dute platoan. Bilboko Errekalde auzoan sortutako rock talde gaztea da Enkore eta hiru disko dituzte. Momentu honetan Danatour musika biran murgilduta daude eta geldialdi txiki bat egin dute saioan egoteko.

Onintza Enbeita askotan izan da Enkore taldearen kontzertuetan, eta oraingoan kontzertuetan egin behar ez denari buruz hitz egingo du. Nerea Aliasek edertasun aholkuak emango ditu. Bere gorputzean aldaketa batzuk egin ditu eta, gainera, ez da bakarrik egon.

'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos