Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oroitzapen ugari partekatuko dituzte Enbeitatarrek ikusleekin, aspalditxoko argazkiak barne,
Enbeitatarrak, 1822 urteaz geroztik bertsolari

Enbeitatarrak, 1822 urteaz geroztik bertsolari

Bertsolari familia bizkaitarra izango da protagonista asteazken honetan ETB1eko 'Sagak' saioan

Miércoles, 24 de enero 2018, 10:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astearte honetan, Enbeitatarrak izango dira protagonista 'Sagak' saioaren 2. atalean. Aurretik beste lau belaunaldi egon zirela dioenik badago ere, 1822an kokatzen dute Enbeitatarrek haien bertsolaritza bidaiaren hasiera. Juan Antonio Enbeita Aranazek ekin zion, gaur egunera arte, sei belaunalditan zehar garatu den diziplina honi. Txotxojeuri, Urretxindorra, Xanti, Imanol, Balendin, Jon, Zihara, Onintza... zaila da Enbeitatarren artean bertsolaritzatik urrun ibili denik topatzea.

Muxikako Jeuri baserria da leinu honen habia eta inguru horretan jarraitzen dute gaur egun ere Enbeitatar askok. Muxikako Ormaetxe baserriko ganbara plato bilakatu eta bertara gonbidatuko ditu Kepa Enbeita, 4. belaunaldiko anaia zaharrena (Jon Enbeita txapeldunaren anaia) eta Onintza Enbeita, Keparen iloba gazteena.

Bertsolaritza ez da izango, ordea, solasaldi gai bakarra. Afizioak, pasadizoak, une alaiak, tristeak... Amonarrizek egindako aurre ikerketak, artxibo irudi zaharrek eta topaketak berak familia honen sustraietaraino eramango gaituzte.

Honako hauek izango ditu Kikek bidelagun:

Jon Enbeita. Birritan izan da Bizkaiko Txapelduna eta bost aldiz iritsi da Txapelketa Nagusiko finalera. Berari esker osatuko dute Enbeitatarren zuhaitz genealogikoa eta familiako bertsolari esanguratsuen bereizgarritasunak ulertzen lagunduko digu.

Abel, Libe, Moises eta Joseba Andoni. Jon Enbeitak Atxelipe elkartera gonbidatuko du Kike, haren anai-arrebengana. Haien aita, Balendin Enbeita bertsolari handia eta ama, Klara Ealo, oroituko dituzte. Gainera, Amonarrizek puntutan aritzeko erronka botako die.

Zihara Enbeita eta Ibon Ajuriagogeaskoa. Onintza Enbeitaren lehengusuak dira. Biak aritu dira bertsotan. Gernikako Astran belaunaldien arteko transmisioaz eta abizenaren zamaz egingo dute hausnarketa.

Muxikako Andrak. Bertsolaritza ez da izango saio honetako gai bakarra. Izan ere, Onintza Enbeitak Muxikako adin ezberdinetako emakumeak bildu eta antzerki talde bat sortu du. Besteak beste, hauen ahalduntzea du helburu proiektu honek. Entsegu batean sartu eta Onintzaz arituko dira.

Rosa Mari Maguregi eta Andere eta Begoña Enbeita. Onintzaren ama eta ahizpak. Kikek bisita egingo die, etxe barruan Onintza nolakoa den ezagutzeko asmoz. Haien arteko kontuak, Madrilen Diputatuen Kongresuan aritutako garaiak, eta abar ekarriko dituzte gogora. Azkenik, etorkizunera begira ere jarriko dira eta 7. belaunaldiaren bisita jasoko dute Kepak eta Onintzak, sorpresa eta guzti.

'Sagak' 22:30ean dago ikusgai ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios