Emakume Master Cup-a eta Donostiako pilota jaialdia, zuzenean

Binakako Txapelketako Olaizola II-Imaz / Altuna III-Martija izango da Atano III.eko partida nagusia

Zuzeneko bi kirol emanaldi eskainiko ditu igande honetan ETB1ek. Goizean, 12:15ean, 'Oreka' saioaren barruan, Emakume Master Cup-eko lehen mailako final laurdenak eskainiko dira. Arratsaldean, 17:00etan, 'ETB Kantxa' saioak Donostiako Atano III.eko pilota jaialdia eskainiko du. Bertan, hiru partida jokatuko dira: J. Retegi-Erostarbe / Mendizabal III-Jaunarena, Olaizola II-Imaz / Altuna III-Martija (Binakako Txapelketa) eta Dario-Martinez / Elordi-Lasa IV.

Herri kirolen tartean, 16:00etan, Luis Txapartegiren eta Mieltxo Saralegiren arteko desafioa izango dugu ikusgai, eta 11:30ean, SuperEnduro Munduko Txapelketako Euskadiko sariaren laburpena.

Amaitzeko, Euskal Kluben Ligako eskuz binakako finalak eskainiko dira 10:15ean ETB4n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos