Borrar
'Elkarrekin Together' filmeko fotograma
'Elkarrekin Together' filma estreinatuko dute ETBn

'Elkarrekin Together' filma estreinatuko dute ETBn

Garai bateko euskal baleazaleen arrastoen bila AEBetako ekialdeko uharte txiki batera, Plasentiara, joango da Xabier Agote Albaolako zuzendariak gidatutako arkeologo-espedizioa

dv

Lunes, 2 de abril 2018, 11:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa izango dira gaur gaueko ETB1eko protagonistak, Zinemaldian aurkeztu zuten dokumentala dela eta. Elkarrekin Together filmaren zuzendariak dira. Filmak euskal arkeologo talde baten ikerketa lana kontatzen du. Garai bateko euskal baleazaleen arrastoen bila AEBko ekialdeko uharte txiki batera, Plasentiara, joango da espedizioa, Xabier Agote Albaolako zuzendariak gidatuta.

Antzinako arrantzale eta indigenek elkarlan harremana bizi izan zutela demostratu nahi du taldeak, haiek ere bertakoekin kooperazioan lan eginez.

Gauzak horrela, Estatu Batuetako Maine estatuan dagoen Plasentia uhartera heldu zen lehen esploratzaile ingelesaz jardungo dira dokumentaean. Bartholomew Gosnold zuen izena eta 1602an heldu zen Maine-ko kostaldera. Kontatzen denez, hara iritsi zenerako, bertokoen eta euskal arrantzaleen arteko harremana existitzen zen jada.

Elkarrekin Together dokumentala estreinatuko da, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.

Pablo Iraburu, Migueltxo Molina eta Igor Otxoaren zuzendaritzapean, euskal arkeologo talde batek AEBetako urrutiko uharte batera egiten duen bidaia erakutsiko du lanak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios