Eliza handiak, bekatu handiak, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

XIV eta XVI mende arteko euskal arte gotikoa aztertuko du Alberto Santana historialariak aurkeztutako saioak

Ostegun honetan, 'Baskoniako Historia Bat' saioak Eliza handiak, bekatu handiak atala eskainiko du ETB1en. Euskal Herriko tenplu eta katedral gotikoak, garaiko bandoen arteko borroka eta Estatuen arteko gatazketan jatorria dutela erakutsiko du Alberto Santanak gidatuko saioak. Gizarteak garai haietan bizi zuen nahasmenduaren ondorio izan ziren. Nola liteke biolentziazko eta odolezko kaos haren erdian hainbesteko edertasuna eta bikaintasuna sortzea?

Saioak irudietan erakutsiko ditu XIV. eta XVI. mende arteko euskal arte gotikoaren adierazpenik onenak, eta garai hartan sortu eta eraiki ziren tenplu, eliza eta katedralen atzean dauden promotoreen handinahiak, arrakastak eta miseriak emango ditu ezagutzera. Eraikin haien atzean, giza miseria zegoen. Errege zalantzati eta arriskutsuak, noble adultero eta parrizidak, merkatari diruzale eta handikiak, elizgizon sofistikatu eta intelektualak... Guztiek dirutza handiak eman zituzten euren bekatuak publikoki garbitu eta azken epaiketaren egunean Jainkoaren zigorraz libratzeko.

'Baskoniako Historia bat' ostegun honetan izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos