Edurne Azkarate izango da gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Edurne Azkarate aktore eta aurkezlea/
Edurne Azkarate aktore eta aurkezlea

Bueltan da, Txapelketa Nagusia atzean utzita, Hitzetik Hortzera saioa.

DV

Txapelketa Nagusia atzean utzi eta gaur itzuliko da Hitzetik Hortzera saioa ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da BEC-eko erakustaldiaren ondoren amaitzen, eta plazaz plazako lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko du saioak, igandero-igandero apirilera arte. Gaurkoan, Edurne Azkarate izango dute gonbidatu, Aulki-Jokoa telebista-saioaren aurkezlea.

2018an ohiko formatuan itzuliko da Hitzetik Hortzera. Igandero plazaz plaza bildutako bertso onenak eta gonbidatuak ekarriz mahai gainera. Diziplina ezberdinetan dabiltzan hainbat lagunek bertsolaritza nola bizi duten ezagutzeko aukera izango da horrela: kirolariak, idazleak, aurkezleak, aktoreak… gonbidatuko dituzte eta.

Gaurko atalean Edurne Azkarateren txanda izango da. Astelehenetako Aulki-Jokoa telebista-saioaren aurpegia izan da Edurne Azkarate eta bera hobeto ezagutzeko aukera izango da. Bertsoei dagokienez, abenduaren amaieran Elgoibarren, Aretxabaletan eta Hernanin egin diren jaialdietako bertso onenak errepasatuko dituzte.

Elgoibarren Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio izango dira kantuan eta Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak; Aretxabaletan Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak; eta Hernanin, Unai Agirre, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Eli Pagola izango dira kantuan Jose Luis Urdangarinen aginduetara.

Hitzetik Hortzera, igandero 15:00etan, ETB1en dago ikusgai, baita www.eitb.eus atarian.

Gehiago

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos