EAEn abiatu berri den Ama Esnearen Bankua hizpide, 'Teknopolis'en

Gainera, umeek frutak eta barazkiak jatera bultzatzeko proiektua ezagutuko dute

Haur jaioberri batentzat elikagairik egokiena zein den argi dago: amaren esnea. Baina zenbaitetan amak ezin izaten dio bularra eman haurrari, edo ez emateko hautua egiten du. Bularra ezin emana ohikoa izaten da haur goiztiarren kasuan, eta, era berean, haur horiek dira behar handiena dutenak. Soluzioa esne banku bat da. EAEn abiatu berri den Ama Esnearen Bankua gertutik ezagutuko du aste honetako 'Teknopolis' saioak. Dagoeneko 30 emaile ditu, eta beste 80 emakume itxaron-zerrendan daude. Izan ere, ebidentzia zientifiko ugari dago ama-esneak haur goiztiarrentzako dituen onurez eta beste ama batzuen eskuzabaltasunari esker haur goiztiarren beharra ase egingo da.

Eta elikadura egokiari buruz ari garela, Bittor Rodriguez ikertzailearekin egongo da 'Teknopolis' saioa. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile honek eta bere taldeak NAOS Estrategia saria irabazi dute frutak eta barazkiak jatea umeengan sustatzeko proiektu batengatik, eta badu zeresana haurren elikaduraren gainean.

'Teknopolis' gaur emitituko da 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos