Donostiatik pilota zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Banakako, binakako eta lau t'erdiko Txakoli 'K Pilota' Desafioak izango dira ikusgai, 22:00etatik aurrera

Astelehen honetan, ETB1ek eta eitb.eus-ek Donostiako Atano III pilotalekuarekin bat egingo dute zuzenean, 22:00etatik aurrera. Bertan Txakoli 'K Pilota' Desafioaren baitan, hiru partida ikusgarri eskainiko dira. Hasteko, Laso eta Jaka pilotariek banakako partida jokatuko dute; ondoren, Bengoetxea VI- Urrutikoetxea eta Altuna III- Irribarria bikoteek binakako norgehiagoka eskainiko dute; eta amaitzeko, Victor eta Ezkurdia pilotariak aurrez aurre jarriko dira lau t'erdiko partidan.

Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos