Donostiako Urrezko Kopa, zuzenean

Bastidako tornearen finala ere emango dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek 17:00etatik aurrera

Andra Mari egunez, pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 17:00etan hasita, Bastidatik. Jaialdia Agirre-Salaverri / Dario-Merino I neurketarekin hasiko da. Ondoren, bertako torneoko finala jokatuko dute Urrutikoetxea-Larunbe eta Irribarria- Merino II bikoteek. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute zuzeneko kontakizuna.

Goizean, 12:30ean, herri kirolen tartean zabaldu dute, aizkolarien Ramon Latasa saria eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek emango dute larunbatean Sunbillan jokatutako lehiaketaren berri.

Astearteko kirol eskaintza zaldi lasterketekin osatuko da. Donostiako Urrezko Kopan gertatutakoaren kontakizuna egingo dute Imanol Artolak eta Joanes Urrestarazuk 20:00etan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos