Dirua, ikerketa proiektu onenentzat

Une honetan iktusaren inguruko 37 proiektu eta azterketa kliniko daude martxan Osakidetzan, 560.000 eurotik gorako finantzaketarekin

Osakidetzan egiten den iktusari buruzko ikerketaren barruan, une honetan 37 proiektu eta azterketa kliniko daude martxan, 560.000 eurotik gorako hainbat urtetarako finantzaketarekin. Datu horiek argi erakusten dute iktusarena ikerketa-lerro garrantzitsua dela Osakidetzan.

Datu on horien atzean bi arrazoi argi ditugu: batetik, gaixotasun horien gaineko ezagutza sakona, eta bestetik, Osasun Sailak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egindako apustu estrategikoa, gure osasunaren inguruko emaitzak hobetzeko eta Euskadiko garapen ekonomikoa sustatzeko (Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren Estrategia 2020).

Bizi-kalitatea hobetzea eta gaixotasunaren eraginak arintzea da ikerketaren helburuetako bat. Beste behin, ikerketarako izango da kanpaina honetan biltzen den diru guztia. Euskal gizartearen eskuzabaltasuna eta konpromisoa funtsezkoak izango dira martxan dauden ikerketak bultzatzeko eta esparru honetako jarduera handitzeko. Horrela, dagoeneko gaur egun euskal herritarren zati handi bati eragiten dieten arazoei konponbideak bilatzeko bideak irekiko dira.

Bestalde, urtero legez, BIOEFek (Berrikuntza + Ikerkuntza + Osasuna Eusko Fundazioak) kudeatuko ditu EiTB Maratoian bildutako fondoak. Fundazioak deialdi publikoa egingo du, ondoko ekintza hauek aurrera eramateko: ikergaiari buruzko ikerketa-proiektu onenen hautaketa eta etorkizunera begira aukera gehien ematen dituzten ikerketa-ildoak sendotu. I+G+B proiektuak ebaluatzeko agentzia ofizial batek aztertuko ditu proiektuak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mendekoa den Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak (ANEPek) hain zuzen ere. Azterketa horren arabera, proiektuei puntuak banatu eta sailkapena osatuko da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos