Desafio zirraragarria Tarragonan, 'Izan Invictus' saioan

Eternal Running proban gainditu beharko duten erronkak bere onetik aterako ditu zenbait lehiakide

Asteazken honetan 'Izan Invictus' saioan, realityetan gutxitan ikusi den desafio itzela jokatuko dute gorriek eta urdinek Tarragonako Eternal Running proban. Bakarkako lehiara igarotzeko pasea egongo da jokoan, urrats garrantzitsua lehiaketan aurrera egiteko. Saio gogorra egin beharko dute bi taldeek: 10 kilometro lasterka eta 80 oztopo gainditu behar. Baina oztopo handienak talde barruan egongo dira: Larrea gorrien taldean eta Gorrotxa urdinen taldean. Lehenaren ustezko ahuldadea eta bigarrenaren gehiegizko pisua benetako traba izango dira. Zein taldek lortuko du taldekide arazotsuena ondoen motibatzea eta helmugara lehendabizi sartzea?

Saio honetan, jator askoak diren lehiakide batzuk sututa eta bere onetik aterata ikusiko ditugu. 'Izan Invictus' 22:30ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos