Dantzaldia egingo dute Zestoan, eta 'Teknopolis' hasiko da

'Teknopolis' saioko lan-taldea/
'Teknopolis' saioko lan-taldea

Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuko dute maiatzaren 27an Zestoako Bainuetxean grabatutako dantza-jaialdia. Gainera, 'Teknopolis'ek 20. denboraldia hasiko du bizikleta gainean

Larunbat honetako 'Oholtzan' saioak Dantzaldia Zestoan ikuskizuna eskainiko du 22:00etan hasita.

Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuko dute maiatzaren 27an Zestoako Bainuetxean grabatutako dantza-jaialdia. Parte hartu zuten eskola eta dantzarien artean, Dantzaki, Amaia Gonzalez, Luis Beltza, Lore Toki, Carmen Garmendia, Analia, BZ, Tatiana, Casademunt anai-arrebak, Carlos Zapirain eta Lidia Pousa dira aipagarriak.

'Oholtzan' larunbat honetan izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bizikleta gainean

Ziztu bizian hasiko du 20. denboraldia 'Teknopolis' saioak asteburu honetan, indarrez eta bizikleta gainean. Aste honetan, larunbatean izango dira ikusgai, bai ETB1eko saioa eta baita ETB2koa ere; 13:30ean, ETB1en, eta 13:00etan, ETB2n.

Nola hobetu funtzionatzen duen zerbait? Galderak 'Teknopolis'entzat nahiz bizikletarentzat balio du. Saioaren kasuan, beti dago zer hobetu, zer berritu, eta denboraldi honek ere ekarriko ditu nobedadeak. Bizikletaren kasuan, berriz, badirudi dena asmatuta dagoela, ezin dela hobetu hainbeste urte dituen oinarrizko diseinua.

Baina, zergatik ez? Aldatzeko proposamen batzuk ezagutuko ditugu: bielen forma, materialak?

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos