Danele Sarriugarteren ibilbideari errepasoa 'Arte[faktua]' saioan

Danele Sarriugarte./IÑIGO SÁNCHEZ
Danele Sarriugarte. / IÑIGO SÁNCHEZ

Giroaren zuzeneko emanaldia dela eta, saioa goizeko 12:00etan emitituko da ETB1en

Larunbat honetan, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarra elkarrizketatu du 'Arte[faktua]'k Donostiako Cristina Enea parkean. Hitzorduan zehar, idazlearen ibilbideari errepasoa egingo diote eta bere bigarren eleberria, Azala erre, hartuko dute hizpide. Adiskidetasuna, inbidia, arrakasta, porrota, konpromisoa eta beste hainbat gai azaleratzen ditu eleberriak.

Sarriugarte Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da eta Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egindakoa da. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra egin du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2012an Igartza Saria irabazi ondoren, Erraiak eleberria plazaratu zuen 2014an. Eleberriak Zilarrezko Euskadi saria jaso zuen.

Elkarrizketatuak beste idazle bat gonbidatu du programara: Kattalin Miner hernaniarra. Biek sorkuntza prozesuaz eta kolektibitateaz hitz egin dute.

Elixabete Garmendia kazetariak Enekoitz Esnaolaren Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren gomendioa egingo du. Galdetegian, berriz, Xabier Amurizak, Nerea Arrienek eta Harkaitz Canok euren tartea izango dute. Gainera, Jasone Osoro idazlearen Ezekiel liburua aukeratu du Erkuden Kamiruagak bere booktuberrerako.

Azken liburu nobedadeek, pitxiek eta liburu-denden gomendioek borobilduko dute saioa.

'Arte[faktua]' larunbat honetan izango da ikusgai 12:00etan ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos