'Chiloé Lasterka Munduan' Alemanian, denboraldiko azken atalean

Zigor Iturrieta, denboraldiko azken lasterketan. / ETB

Zigor Iturrietak Bavierako lurraldea ezagutuko du eta 60 kilometroko Zugspitz Ultratrail lasterketan parte hartuko du

'Chiloé Lasterka Munduan' Alemaniara helduko da ostegun honetan, denboraldiko azkeneko atalean. Zigor Iturrietak gogotsu aurre egingo dio munduan barna lasterketaz lasterka eraman duen abenturaren azken erronkari: 60 kilometroko Zugspitz Ultratrail lasterketa.

Lasterketaren aurretik, herrialdeko hegoaldean kokatzen den Baviera lurraldea ezagutuko du Zigorrek, bertako jendea eta gastronomian murgilduz. Besteak beste, Prien, Staffelsee lakuaren ondoko Murnau herria, Oberammergau eta Garmich herriak ezagutuko ditu.

'Chiloé Lasterka Mundua' ostegun honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos