'Chiloé Lasterka Munduan', Tailandian

Zigor Iturrietak Laguna Phuket Marathon lasterketan parte hartuko du

Ostegun honetan, 'Chiloé Lasterka Munduan' Tailandiara joango da eta bertan ospatzen den Laguna Phuket Marathon lasterketan parte hartuko du Zigor Iturrietak.

Bangkoken hasiko du Zigorrek bidaia eta hasteko, hiriko hainbat erakin ospetsu bisitatuko ditu: besteak beste, Wat Po tenplua eta errege-jauregia. Gainera, Bangrak kalea, Chinatown auzoa eta Loreen izeneko merkatua ezagutuko ditu. Eguna Vertigo jatetxe berezian afalduz amaituko du.

Bangkoetik mugitu gabe, Mae Kloog trenaren merkatu famatua ezagutuko du, eta Kao San inguruetan, eskorpioi, zizare eta kakalardoak dastatuko ditu. Horrez gain, kokoak jasoko ditu, eta hiriko Lunpini parkean entrenamendu gogorrari ekingo dio lasterketaren aurretik.

Bangkoketik Phuketera joango da. Bertan, Laguna Phuket 42 kilometroko maratoian parte hartuko du. Bero handiarekin aurre egin beharko dio Zigorrek erronka gogorrari. Lasterketa amaitu ondoren, Alvaro de la Dehesa sukaldari famatuarekin arroza abakandoarekin dastatuko du. Azkenik, Thalang Road kalean barrena ibiliko da, bertako masaje tradizional batekin Tailandiako bidaia agurtzeko asmoarekin.

'Chiloé Lasterka Munduan' ostegunean emitituko da 22:15ean ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos