Caixabank Bandera eta Barakaldoko pilota jaialdia, zuzenean

Frantziako Tourreko 20. etapa, Marseillan jokatuko den erlojupekoa, ere zuzenean eskainiko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Arraunak, igeriketak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza ETBn eta eitb.eus-en. ETB1ek eta eitb.eus-ek 13:40ean egingo dute bat Frantziako Tourreko azken aurreko etaparekin. 22 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Marseilla hirian. Emanaldia 14:00etan ETB4ra pasako da, 15:00etan berriro ETB1era itzultzeko. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira arduradunak.

Txirrindularitzaren ostean, 18:00etan, arraunaren txanda izango da. Santanderren jokatuko den CaixaBank Banderaren kontakizuna egingo dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak. Lehendabizi, Eusko Tren Ligako traineruak neurtuko dira; ondoren, Eusko Label Ligakoak.

22:00etan, 'ETB Kantxa' saioan, arratsaldean Barakaldon ospatutako jaialdia izango da ikusgai. Bizkaia Torneoko hiru partida jokatuko dira: Elordi-Jaunarena (4 ½), Elezkano II-Zabaleta / Altuna III-Rezusta eta Ezkurdia-J. Retegi (4 ½). Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti izango dira esatariak.

Bestalde, 12:10ean, ETB4n eta eitb.eus-en, hilaren 16an Gasteizen jokatutako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketaren berri emango dute Xabier Ormazabalek eta Jon Muruak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos