Binakako Txapelketako partida Eibartik zuzenean

Ezkurdia-Zabaleta eta Elezkano II-Rezusta izango dira nor baino nor gehiago

Ohitura den legez, Eibarko Astelenatik egingo du pilota emankizuna Euskal Telebistak Eguberri egunez (ETB1 eta eitb.eus). 17:00etan hasiko da jaialdia Dario-Erostarbe / Ugalde-Jaunarena partidarekin. Binakako Txapelketako norgehiagoka izango dugu gero, Ezkurdia-Zabaleta eta Elezkano II-Rezusta artean. Amaitzeko, Elordi-Merino bikoteak, Errandonea-Tolosaren aurka neurtuko ditu indarrak. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.

Bi emanaldirekin osatuko da kirol eskaintza: afizionatuko mailako Bizkaiko Txapelketako finalak, 12:30ean, eta zesta puntako Jai Alai World Tour txapelketako finala, 20:00etan. Biak ala biak ETB4n eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos