Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Binakako Txapelketa eta Bankoa-DV Torneoko finalak

Sokatira, harrijasotzaileak eta aizkolariak ere izango dira ETBn igande honetan

Domingo, 24 de diciembre 2017, 10:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pilotak eta herri kirolek osatuko dute igandeko kirol eskaintza Euskal Telebistan eta eitb.eus-en. 'ETB Kantxa' saioak Binakako Txapelketako Olaizola II-Imaz / Urrutikoetxea-Aretxabaleta norgehiagoka eskainiko du, baita Artola-Erasun / Laso-Untoria partida ere, 17:00etan hasita, ETB1en. Bezperan Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira, eta Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Goizean, 12:00etan, Bankoa-DV Torneoko finalak izango dira ikusgai ETB4n. Iñigo Aiestaran eta Iñigo Irureta izango dira esatariak.

Bestalde, hiru herri kirol emanaldi izango dira egunean zehar ETB1en 11:00etan, Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketa (260 y 300 kg); 12:30ean, Euskadiko harri handien txapelketa, eta 16:00etan, emakume aizkolarien Urrezko Kopa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios