Bilboaldera eta Uribe Kostara bidaia, 'Itsasontzi baten' saioan

Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik arrantza eta ur-kirolak praktikatuko dituzte/
Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik arrantza eta ur-kirolak praktikatuko dituzte

Arrantza, surfa, slacklinea eta arrauna praktikatuko dituzte Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Igandean, irailaren 10ean, Bizkaiko kostaldera itzuliko da 'Itsasontzi Baten' ETB1eko saioa. 22:00etatik aurrera, Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik arrantza eta ur-kirolak praktikatuko dituzte, betiere umore ona lagun dutela.

Hasteko, hegaluzeak harrapatzeko asmoarekin, itsaso zabalean ikusiko ditugu Ibon eta Andoni laguna. Orduan jakingo du Pilartxok itsasontziko arrantzaleek zorterik duten.

Bestalde, Maitenak ere itsasoa izango du bidaian abiapuntu. Sopelako Arriatara hondartzan surf egiten ibiliko da eta egunsentiarekin batera olatuak hartzeko prest izango da. Oso urrutira jo gabe, Barinatxa hondartzan, David Bustamante 'Zuku' surflaria ezagutuko dute ikus-entzuleek. Itsasoko zaborrak eskuz jasotzen dituen pertsona xelebrea da. Maitenak erlaxatzeko ariketak egingo ditu harekin hondarrean bertan.

Algortako Portu Zaharrean ere egingo dute geldialdia Ibonek eta Maitenak. Kirol harrigarri bezain dibertigarria egingo dute bertan Petrarekin: slackline izenekoa. Bi zuhaitz artean soka bat jarri, eta alde batetik bestera joaten saiatuko dira gure protagonistak.

Bestalde, Bizkaia Zubira ere igoko dira, bertako istorioak ezagutzeko asmoz; horretarako Jabierren laguntza izango dute.

Arrauna hurbil izan dugu abentura honetan ere. Aste honetan, Deustuko neskekin egingo dugu topo Bilboko Itsasadarrean. Maitena ausartu egingo da, eta arraunkada batzuk egingo ditu beraiekin.

Bukatzeko, umore ona nagusi izango da Bilboko ibaian zehar Cabaret Chihuahua antzezlaneko kideekin izango dugun afari berezian.

Hori guztia eta askoz gehiago, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos