Bertsolari txapelketen errepasoa 'Hitzetik hortzera' berezian

Andoni Egaña eta Xabier Euskitze, 1989ko finalean./USOZ
Andoni Egaña eta Xabier Euskitze, 1989ko finalean. / USOZ

1967 urteaz geroztik jokatu direnak errepasatu ditu, 2017koa finalaurrekoen fasean sartzekoa den astearen hasieran

Datorren asteburuan ekingo dio azken txanpari 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak, aurreneko finalaurrekoarekin. Aurten, bestalde, mende erdi bete da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik. Orduko hartan Uztapide atera zen txapeldun, baina bertsozaleen memorian iltzatuta gelditu dena Xalbadorrek jaso zuen txistualdia izan da.

Hori guztia kontuan izanik, saio berezia prestatu du 'Hitzetik hortzera' saioak, astelehen honetan eskainiko den 'Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967-2017' saioa. Txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa egingo da, bertsoz eta hitzez. Mixel Itzaina, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga ariko dira txapelketek utzitakoa aletzen eta aztertzen.

Astelehenean 22:30ean izango da ikusgai saioa ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos