Berriz ere hastera doa 'El Conquistador del Caribe: la cuenta atras' saioa, ETB2n

Berriz ere hastera doa 'El Conquistador del Caribe: la cuenta atras' saioa, ETB2n

Julian Iantzik gidatuta, realityaren hamalaugarren edizioan parte hartuko duten kapitainak eta 30 lehiakideak aurkeztuko ditu saioak

Astelehen honetan, abentura hasiko da Euskal Telebistan, 'El Conquistador del Caribe: la cuenta atrás' saioaren estreinaldiarekin. Julian Iantzik gidatutako saioak realityaren hamalaugarren edizioan parte hartuko duten kapitainak eta 30 lehiakideak aurkeztuko ditu. Gainera, lehen Immunitate jokoan parte hartuko duten hamar partaideko hiru taldeen osaketa erakutsiko du.

Gotzon Mantulizek, bere aldetik, Kolonbiatik egingo du bat saioarekin, eta lehiaketaren hainbat sekretu azalduko ditu. Hiru kanpamentuetako ezaugarriak erakutsi, lehen jokoaren mekanikaren berri eman, eta Kolonbiako Karibeak lehiakideei egingo dien harreraz arituko da, besteak beste.

Julian Iantzirekin batera, ohiko conquistologoak bilduko dira platoan, kapitain eta lehiakideen perfilak aztertzeko asmoarekin. Horien artean: Juanito Oiarzabal eta Jose Luis Korta 'El Conquistador'eko kapitain mitikoak, David Seco eta Isa Landa, eta aurreko edizioko lehiakide ohiak, Isma Pereiro eta Carol Calvo.

Aurten, lehen aldiz, castingera aurkeztu ziren ehunka pertsonen artean realityan parte hartzeko aukeratuak izan direla esango die Julian Iantzik lau lehiakideei eta horretarako, Arrasatera, Donostiara, Soraluzera eta Gorlizera joango da gure aurkezlea. Gainera, beste lehiakide batzuen azterketa medikoak eskainiko ditu saioak, eta aukeratutakoen senide eta lagunen bisita jasoko dute platoan.

'El Conquistador del Caribe' realityaren hasierako saio hau jai handia izango da, Joseina Etxeberriaren musika izango dute eta Ainhoa Etxebarriak jarraitzaileen txio eta komentarioak irakurriko ditu.

'El Conquistador del Caribe: la cuenta atrás' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos