Lan berri batean murgilduta, 'Como pez en el agua' saioan

Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde dira saioko protagonistak
Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde dira saioko protagonistak

Atal berria ikusgai izango da gaur ETB2n. Maribel Salas greeter-a izango da, Gorka luxuzko hotel bateko arduraduna, eta Anjel Las Fellini taldearekin arituko da oholtza gainean

DVDonostia

Asteazken honetan, Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde 'Como Pez en el Agua' umore saioaren atal berri baten protagonista izango dira ETB2n. Hirurek aktore lana alde batera utzi eta ofizio berri bat ikasiko dute.

Aste honetako atalean, harrituko gaituzten hiru lanbide ikasiko dituzte. Maribelek greeter lana egingo du Donostian, hiria atzerritar eta turistei erakutsiz; Gorka luxuzko hotel bateko arduraduna izango da Guardian, eta Anjelek bere alde artistikoa landu beharko du Las Fellini taldearen kabaret komikoan parte hartzeko Bilbon.

Protagonista bakoitzak lantoki berrian izango duen nagusiaren balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkio. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin eta bata bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute umorea galdu gabe.

'Como Pez en el Agua' asteazken honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos