Bermeoko txokoak, 'Pintxo & Pote on Tour' saioan ikusgai

Besteak beste, Gaztelugatxe ezagutuko dute eta Zallo kontserbetan izango dira bertako hegaluze eta antxoen produkzioa dastatuz

Astelehen honetan, 'Pintxo & Pote On Tour' saioak Bermeora eramango ditu Asier Hormaza eta Mikel Elizegi bertako pintxo onena topatu asmoz. Food truck-ean joango dira eta hango jatetxeak, tabernak eta herriko pintxo-potean ere murgilduko dira.

Gaztelugatxe barkuz ezagutzeko aukera izango dute, Aita Guria baleontzian, bermeotar arrantzaleen iraganeko ofizioa ikastearekin batera.

Bestalde, Zallo kontserbetan bertako hegaluze eta antxoaren produkzioa ikusiko dute. Horrez gain, bi aurkezleek udan ikasitakoa erakutsi beharko dute food truck-ean, Andoni Agirregomezkorta eta Josema lagun dituztelarik.

'Pintxo & Pote on Tour' astelehen honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos