Bere azken nobelaz mintzatuko da Xabier Amuriza

Xabier Amuriza, liburua Donostian aurkeztu zuen egunean./IÑIGO SÁNCHEZ
Xabier Amuriza, liburua Donostian aurkeztu zuen egunean. / IÑIGO SÁNCHEZ

'Neska bat leku inposiblean' liburuaren aitzakian elkartu dira idazlearekin 'Artefaktua' saiokoak, Zornotzako Etxano auzoan

Xabier Amuriza idazlea da aste honetako elkarrizketatu nagusia 'Artefaktua' saioan. Horren gonbidatua, berriz, Marisa Barrena euskaltzale durangarra da.

Amurizak Elkar argitaletxearen eskutik berriki plazaratu duen Neska bat leku inposiblean liburuaren aitzakian elkartu dira idazlearekin, Zornotzako Etxano auzoan. Bertan, Amurizak bere lehen eskola izan zenaren gela barruan hartu ditu, eta han egoteak sortzen dizkion sentimenduak azaldu ditu.

Bere azken nobela ere izan dute hizpide, nola ez. Zamorako apaiz-kartzelan beste zenbait apaizekin batera egin zuen tunelaren kontaketa nobelatu du idazleak elementu berri bat sartuz: neska bat.

Amuriza 1941ean jaio zen, eta 24 urterekin apaiztu zen. Frankismoaren amaiera aldean kartzelan 7 urte eman eta urtebetera, Eliza utzi zuen eta ezkondu egin zen. 1980an eta 1982an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Egun, Berrizen bizi da.

Irakurlearen atalean, Miren Aldazabal irakurleak Danele Sarriugarte idazlearen Azala erre liburuaren gomendioa egingo du.

Galdetegian, Pako Aristik, Eider Rodriguezek eta Aingeru Epaltzak euren liburu kuttunak zein diren jakinaraziko dute.

Ione Muxika booktouberrak Alaine Agirre idazlearen Maren komentatuko du eta Garoa, Elkar, Katakrak eta Hitz liburu denden gomendioen berri emango dute.

Nobedadeek, 'pitxiek' eta Amurizaren epilogoak biribilduko dute saioa.

Hori guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos