La Basu, Aneguria eta Angel Oiarbide, 'Gure Kasa'-n

Gure Esku Dago ekimenaren bideoklip berriaz arituko dira, besteak beste

Euskal Herriko bi emakume rap abeslari onenak gonbidatu dituzte 'Gure Kasa' saiora: La Basu eta Aneguria. Euren musika jarduera ezagutzeko aukera izango dugu. Biek ala biek Gure Esku Dago ekimenaren bideoklip berrian parte hartu dute, eta aurkezpena egiteko aprobetxatuko dute Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramailea lagun dutela.

Kolaboratzaileen tartea ere zabalduko dute: Iban Garcia udako abestien imitazioak egiten saiatuko da, eta Xabi Unanue teknologia adituak aurikularrak izango ditu mintzagai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos