Bakarrik gidatzen duen autoa hizpide, 'Teknopolis'en

Oihana Otaegi Vicomtech ikerketa-zentroko ikertzaileak auto autonomoentzako aplikazioak garatzen ditu eta bere taldearen lana erakutsiko du

Merkatuan daude dagoeneko autopistarako pilotu automatikoa duten autoak, eta bere kasa frenatzen edo aparkatzen dutenak. Bakarrik gidatzen duen autoa ere bidean da. Izan ere, auto guztiz autonomoen prototipoak probatzen ari dira automozio enpresak.

Aste honetako 'Teknopolis'en auto autonomoak aurretik dituen erronkak izango dituzte hizpide. Oihana Otaegi Vicomtech ikerketa-zentroko ikertzailea da eta bere lantaldea auto autonomoentzako aplikazioak garatzen ari da buru-belarri. Auto autonomoaren erronken barrena gidatuko gaitu. Eta, non hobeto, lau gurpilen gainean doan laborategi batean baino?

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos