Azoka ezberdinak bisitatuko ditu 'Con la Calle a Cuestas' saioak

Azoka ezberdinak bisitatuko ditu 'Con la Calle a Cuestas' saioak

Saioak Mutrikuko Berdel Eguna, Laudioko Dolumin Ostiraleko azoka, Zegamako Erlezain Eguna eta Oion eta Moredako Olioaren Festa bisitatuko ditu

Neguaren amaierarekin eta udaberriaren hasierarekin, lehen eguzki izpiek kalera irteteko gogoa pizten dute, eta horretarako aitzakiarik onena garai honetan Euskal Herrian barrena ospatzen diren azoka ezberdinak dira. Osteguneko 'Con la Calle a Cuestas' saioak horietako batzuk ezagutuko ditu.

Hasteko, Mutrikuko Berdel Egunean izango dira. Gipuzkoako herri honetan, berdela mila modu ezberdinetan prestatu daitekeela ikasiko dute, eta egun berezi honetan sortzen den giro paregabeaz gozatuko dute.

Barnealdean, arrainak baino, barazkiak eta abereak dira protagonista. Horrela gertatzen da adibidez Laudioko Dolumin Ostiraleko azokan. 1890 urtetik ospatzen da eta azokaren eskaintza zabalaren barruan animali exotikoak ikusi daitezke, horien artean, arrautza berdeak jartzen dituzten oiloak.

Zegamako Erlezainen Egunean Gipuzkoako eztirik goxoenak dastatzeko parada izango dute, erlezainen lana gertutik ezagutzearekin batera.

Amaitzeko, Arabako Errioxara bidea hartuko du 'Con la Calle a Cuestas' saioak, Oion eta Moreda herrietan ospatzen de Olioaren Festara.

'Con la Calle a Cuestas' ostegun honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos