'Atera Kontuak', eguneroko erreportaje saioa

Aurkezlea, erreportariak eta gidoikariak, taldeko argazkian. /
Aurkezlea, erreportariak eta gidoikariak, taldeko argazkian.

Zuzenean eskainiko da 19:10etik 20:00etara ETB1en, eta hurbileko erreportaje eta kontuak ekarriko ditu otsailaren 12tik aurrera

Datorren astelehenean, otsailaren 12an, 'Atera Kontuak' zuzeneko eta eguneroko erreportaje tartea estreinatuko da ETB1en. 19:10etik 20:00etara emango da astelehenetik ostiralera, eta ohiko albistegian albiste izatera iritsi ez diren kontuak eta berriak ekarriko ditu.

'Atera Kontuak' saioak, EiTBk aurreratu duenez, "arina eta dibertigarri izan asmo du, Aitzol Barandiaran zuzendariaren esanetan". Ana Goitia izango du aurkezle eta zazpi erreportariz osatutako taldea irtengo da kalera denetariko kontu interesgarriak eta hurbilak ekartzera. Guztiak ere aurpegi berri eta gazteak: Amaia Eneterreaga, Gartxot Unsain, Iñigo Otaegi, Jaione Carpintero, Lohizune Amatria, Olaia Gil eta Pello Artabe. "Bakoitzak bere izaera berezia du eta erreportajeari bere arrastoa uzten saiatuko da", diote. Halaber, saioko gidoilariak, Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal bertsolari ezagunak, platoan ikusiko ditugu maiz Ana Goitiarekin batera.

Irudian eta kontatzeko moduan berritzaile izan nahi dute, eta umoreak zenbait erreportaje eta saioaren tonuan pisua izango du. Ezkutuan geratu diren kontuak aterako dituzte plazara eta atal finkoei esker, baita kontu berriak sortu ere.

Hain zuzen ere, erreportari bakoitzak bere atal finkoa izango du saioan. Horrez gain, kolaboratzaile adituak ere izango dituzte, erreportajeetan jorratuko diren gaien inguruan iritzia emateko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos