Astelehen honetan estreinatuko da 'Atera kontuak'

Ana Goitia izango da aurkezlea./EITB
Ana Goitia izango da aurkezlea. / EITB

Zuzenean eskainiko da 19:10etik 20:00etara eta hurbileko erreportaje eta kontuak ekarriko ditu

Aurreratu bezala, astelehen honetan, otsailaren 12an, estreinatuko da ETB1en 'Atera Kontuak', "estilo propioz sorturiko zuzeneko eta eguneroko erreportaje tartea". 19:10etik 20:00etara emango da astelehenetik ostiralera, eta ohiko albistegian albiste izatera iritsi ez diren kontuak eta berriak ekarriko ditu.

'Atera Kontuak' saioak "arina eta dibertigarria izan asmo du", Aitzol Barandiaran zuzendariaren esanetan. Ana Goitia izango du aurkezle eta zazpi erreportariz osatutako taldea irtengo da kalera, guztiak ere aurpegi berri eta gazteak: Amaia Eneterreaga, Gartxot Unsain, Iñigo Otaegi, Jaione Carpintero, Lohizune Amatria, Olaia Gil eta Pello Artabe. Bakoitzak bere izaera berezia du eta erreportajeari bere arrastoa uzten saiatuko da. Halaber, saioko gidoilariak, Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal bertsolari ezagunak, platoan ikusiko ditugu maiz Ana Goitiarekin batera.

Hain zuzen ere, erreportari bakoitzak bere atal finkoa izango du saioan. Horrez gain, kolaboratzaile adituak ere izango dituzte, erreportajeetan jorratuko diren gaien inguruan iritzia emateko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos