Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Arzakekin ospatuko du 100. saioa 'Gure kasa'-k

Igor Zalakain Juan Mari Arzaken kolaboratzaile fina ere bertan izango da

Lunes, 16 de abril 2018, 09:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Gure Kasa' saioak, astelehen honetan, 100. saioa modu handian ospatu nahi du, eta, horregatik, asteleheneko gonbidatua munduko sukaldaririk onena izango da platoan, Juan Mari Arzak. Mundu mailako 20 sari baino gehiago irabazi ditu; jatetxerik onena, sukaldaririk onena, Michelin izarrak, urrezko mantala...

Igor Zalakain ere bertan izango da, Juan Mari Arzaken kolaboratzaile fina, Arzak jatetxeko laborategiko arduraduna. Igorrek 'Sukaldari dema' 'in situ' egingo du: Antton gonbidatu, Julen Telleriaren etxera joan eta hozkailuan topatu duenarekin afari bat prestatu du.

Iban Garciari, orobat,  erronka bat jarri diote: kalera atera behar da eta irrintziak bota. Bai, norbaiten ondoan jarri eta irrintzia egin behar izan du. Zein izan da jendearen erreakzioa? Aitor Frantsesena kolaboratzailea Pro Zarautz Surf Txapelketan izan da eta, besteak beste, munduko surflaririk onenetako bar elkarrizketatu du, Aritz Aranburu. 'Gure Kasa'ko kolaboratzaile berri bat ezagutuko dugu; Mikel Garaizabal. Mikel sumelierra da, eta urte asko darama zeregi horretan. Bere lehen erreportajea Guardiako El fabulista upategian izan da.

'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios