'Arrauna ur aparretan', estropaden inguruko erreportajea, ETB1en ikusgai izango da

Ibon Gaztañazpi, saioko aurkezlea/
Ibon Gaztañazpi, saioko aurkezlea

Arraunak denboraldi amaieran bizi izan duen unean, Ibon Gaztañazpik gidatutako erreportajea izango da ikusgai

'Arrauna ur aparretan' erreportajea eskainiko du asteazkenean ETB1ek Ibon Gaztañazpik gidatuta. Kontxako Banderaren azken jardunaldiak azken urteetako estropadarik ikusgarriena izan zen, aparteko baldintzetan egin baitziren. Emakumezkoen txandan itsaso baldintza gordinei egin brhar izan zieten aurre.

Kontxatik astebete pasata, arraunak beste hitzordu garrantzitsua izan du; Urdaibaik eta Hondarribiak hiru puntuko aldearekin jokatu zuten Eusko Label Ligako garaipena. Orio txapeldun gertatu zen Donostiako uretan olatuen joan-etorria kudeatzen, baina arraunaren kirola bera ere, ez al da olatu gainean bogan? Nola bizi izan zuen San Juanek eta Oriok Kontxako garaipen handia?

ERantzunenbat eskaintzen saiatuko da 'Arrauna ur aparretan' saioa, gaur ikusgai, 22:15ean ETB1en.

Egun bat mekanikari, txakur hezitzaile edo mago izateko

ETB2n, aldiz, erronka berriak biziko dituzte 'Como Pez en el Agua' saioko hiru protagonistek 22:30etako saioan.

Maribel Salasek, Gorka Aguinagaldek eta Anjel Alkainek erronka berri bana izango dute eskuartean asteazken honetan 'Como Pez en el Agua' saioan. Maribelek garaje bateko mekanikari lana ikasi beharko du; Gorka txakur hezitzaile izateko prestatuko da, eta Anjel taula gainera igoko da, baina ez aktore izateko, magoa baizik.

Ohi denez, lehenengo nagusiek epaituko dute euren lana. Ondoren, hirukoa elkartuko da eta bakoitzak besteari buruz duen iritzia emango du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos