Arkitektura, herritarren zerbitzura, 'EiTB Kultura Transit' saioan

Sortzaileei eskainitako atalak Oier Iruretagoiena artista izango du protagonista

Arkitekturaren aro berri bat hasi dugula defendatzen dute arkitekto askok, herritarren eta erabiltzaileen zerbitzura dagoen arkitekturaren aro berria, hain zuzen ere. Mugak Donostiako Arkitektura bienal berriak ideia horren inguruko hausnarketa proposatzen du, eta 'EiTB Kultura Transit' saioak hirian zehar prestatu dituzten erakusketa eta ekitaldiak ezagutuko ditu.

Urtarrilaren amaierara arte zenbait erakusteka egingo dira Miramar jauregian eta hiriko hainbat galeriatan. Arkitektura artearekin eta kulturarekin batzea dute helburu. Jorratuko diren gai eta ideien artean daude, besteak beste, erakinak paisaiaren parte bihurtzeko beharra, klima aldaketaren ondorioak, eta hirietan berrikuntzak eginez herritarren bizi kalitatea hobetzea.

Sortzaileak atalean, bestalde, Oier Iruretagoiena artista dugu protagonista. Errenteriarrak Tabakalerako 'Cale, Cale, Cale! Caale!' erakusketa kolektiboan parte hartu du. Bertan aurkeztu dituen eskultura eta horman itsatsitako testuez, eta bere lanen sortze prozesuaz hitz egin digu. Izan ere, bere lanak eskultura, soinu eta testuaren arteko bidegurutzean kokatu ohi dira.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos