Ander Gonzalez sukaldaria osteguneko 'Gure Kasa'n

Ander Roid/
Ander Roid

Aitor Frantsesena surflariak atal berria izango du saioan

Ostegun honetako 'Gure Kasa' saioan Ander Gonzalez sukaldaria eta telebista aurkezle donostiarra izango dute gonbidatu.

Donostiako Astelena jatetxeko nagusi izateaz gainera, ibilbide luzea du Ander Gonzalezek telebista aurkezle gisa. 'No es país para sosos' eta 'Entre dos fuegos' aurkeztu zituen Ramon Rotetarekin batera, ondoren 'Historias a Bocados' eta orain ETB2ko 'A Bocados'en ikusi dezakegu egunero Gabriela Uriarte dietistarekin batera. Bere ibilbide profesionala eta hainbat sekretu ezagutuko ditugu eta saioko lagunekin jolasean ere ikusiko dugu.

Horrez gainera, Maddalen Arzallus, halaber, Donostian izango da Hitzen Zaindariaren atal berria prestatzen.

Bestalde, Aitor Frantsesena surflaria gonbidatu bezala etorri zen, eta orain, berriz, programarako fitxatu dute. Guretzat erosketak egitea bezain erraza den gauza bat, berarentzat ez da horren sinplea. Nola moldatuko ote da Aitor bere egunerokoan?

Horrez gain, Iban Garcia eta bere ama, sushia egiten saiatuko dira.

'Gure Kasa' ostegun honetan izango da ikusgai 21:30ean eitb.eus-en eta ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos