Amurrioko bertsoaldi onenak 'Hitzetik hortzera' saioan

Donibane Lohizuneko saioa zuzenean eskainiko du ETB4k 16:55etik aurrera, Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdiren eskutik

Igandean zuzenean eskainiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko Donibane Lohizuneko finalaurrekoa ETB4n arratsaldeko 16:55etik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.

Gogoratu astelehenean, hilak 27, ETB1en 22:30etik aurrera emango den 'Aulki-jokoa'n, Donibane Lohizuneko saioaren balorazioa egingo duela Andoni Egañak.

Pasa den igandean Amurrion jokatu zen saioko bertsoaldi onenak eskainiko dira, berriz, 'Hitzetik Hortzera'n. Amurriokoa bosgarren finalaurrekoa izan zen, bigarren itzuliko lehena. Han izan ziren kantuan Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko 'Hitzetik Hortzera'n, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos