Amaia Zubiria eta Zuriñe Hidalgo, 'Gure Kasa' saioan

Jarraitzaile asko ditu Zuriñe Hidalgok gazteenen artean. Argazkia Durangoko Azokan egina da./MORQUECHO
Jarraitzaile asko ditu Zuriñe Hidalgok gazteenen artean. Argazkia Durangoko Azokan egina da. / MORQUECHO

Emakumearen Egunaren inguruan galdetuko dute Orio eta Erandioko gazteen lokaletan

'Gure Kasa'n bi abeslari eta artista handi bat hartuko dituzte gonbidatu astelehen honetan. Zuriñe Hidalgo, Euskal Herriko plato eta oholtza guztiak betetzen dituen emakumea, eta Amaia Zubiria, euskal kantugintza berriko emakume abeslaririk ezagunena.

Halaber, Orioko eta Erandioko gazteen lokaletan izan dira Emakumearen Egunaren inguruan galdezka.

Jon Astiazaran, berriz, Hernanin izan da Zelaia sagardotegian. Emakumea eta sagardotegiari buruzkoa izango da bere atala.

Eta gaur bi abeslari gonbidatu izanda, Maddalen Arzallusek Abestien zaindariaren bigarren atala ekarriko du Lekeitiotik

'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos