%0 alkohola eta %0 azukre aske, 'Teknopolis'en

Zabalduta dago alkohola neurrian kontsumitzeak onurak dakartzala, baina ez da egia./
Zabalduta dago alkohola neurrian kontsumitzeak onurak dakartzala, baina ez da egia.

Saioak alkohola eta azukrea gure dietatik desagertzeko beharraren ebidentzia zientifikoak bilatuko ditu

Aste honetako 'Teknopolis' saioaren mezua inork gutxik izango du gustuko: dietatik erabat desagertu beharko lirateke alkohola eta azukre askeak. Ebidentzia zientifikoak ez du zalantzarako tarterik uzten.

2012an Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batek hautsak harrotu zituen, parekatu egin zituelako azukreak osasunean dituen eraginak eta alkoholarenak. Gaur egun, Munduko Osasun Erakundearentzat hiru dira gaixotasun ez-komunikagarrien arrisku faktore nagusiak: bat dieta da; beste biak, tabakoa eta alkohola. Eta dietaren barruan susmagarri nagusia azukrea da. Ba al zenekien, batez beste, 100 gramo azukre hartzen ditugula egunean, Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen duena halako lau?

Alkoholari dagokionez, berriz, gizartean zabaldua dago neurrian edateak onurak ekartzen dizkiola osasunari. Ardo kopa bat ona omen da bihotzarentzat edo garagardoak propietate osasungarriak omen ditu. Benetan? Joseba Zabala osasun publikoan lan egiten duen medikuarengana jo dute, zientziak alkoholari buruz argitaratu dituen ebidentzietan oinarrituta, jendartean hedatuak dauden alkoholari buruzko topikoei aurre egiteko.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:00etan ETB1en eta igandean 13:30ean ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos