Aingeru Epaltzari elkarrizketa, 'Arte[faktua]' saioan

Harkaitz Cano, Uxue Alberdi eta Yoseba Peña idazleek literatura gomendioak proposatuko dituzte

Aingeru Epaltza idazle, itzultzaile eta kazetari iruindarra izango da aste honetako 'Arte[faktua]' saioko gonbidatu nagusia. Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egingo diote elkarrizketa, eta bere azken lana den 'Mendi-joak' ipuin liburua eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide. Epaltzaren gonbidatua Mikel Taberna idazle eta itzultzaile beratarra izango da.

'Mendi-joak' liburua hamar istorioz osatua dago. Guztiak mendian kokatzen dira, baina mendia aitzakia besterik ez da idazlearekin giza izaerari eta harremanei buruz jarduteko. Bizkarrean motxila eramatea bizitzaren beraren metafora dela dio.

Aingeru Epaltzak 58 urte ditu. 30 urterekin jaso zuen Rikardo Arregi saria, Baloraziozko Kazetaritza atalean. 'Tigre ehizan' eleberri laburrarekin, Euskadi literatura saria eskuratu zuen 1997an, eta bi urte geroago, Joseba Jaka bekari esker, 'Rock'n'roll' lana plazaratu zuen. Harrezkeroztik kaleratu duen lanik ezagunena 'Erresuma eta fedea' trilogia historikoari izan da. Egun, itzultzaile lanetan dabil.

Programan, halaber, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi eta Yoseba Peña idazleen literatur gustuen berri jakingo dute eta irakurle zein liburu-denden gomendioak jasoko dituzte.

Booktouberraren atalean, Idoia Aginagaldek bere booktoubea erakutsiko du. Nobedadeek eta Pitxiek osatuko dute saioa.

'Arte[faktua]' larunbatean izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos