Borrar
Ainara Legardon, artxiboko argazkian. FRAILE
Ainara Legardonen disko berria,'EiTB Kultura Transit'-en

Ainara Legardonen disko berria,'EiTB Kultura Transit'-en

Sofa talde instrumentala izango da Sorzaileak atalaren protagonista

Jueves, 16 de noviembre 2017, 14:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak Ainara Legardon hartuko du protagonista. Musika esperimentala eta rocka bat egiten dituen artista honek bakarkako seigarren diskoa publikatu berri du. Xabier Erkizia musikari eta artistak ekoiztutako lana da eta Ainara Legardon, sortzailearen izena, du titulutzat. Lana konposatzeko metodoa oso berezia izan da, bat-batekotasunari tarte handia utzi diotelako. Halaber, nahiz eta orain arte ingelesez abestu, gaztelerazko letrak eskaini ditu lan berri honetan. Albumaren diseinua ere, aurretik egindakoarekin konparatuta, oso ezberdina izan da.

Azkeneko urteetan musikaren alor ezberdinetan aritu da Ainara Legardon. Besteak beste, La casa de la llave eta El fin de las cosas antzezlanetarako musika konposatu du; soinudun poesia esperimentalean aritu da Archipiel bikotearekin; SGAEaren modeloaren inguruko liburu bat idatzi du, eta musikan, auto-kudeaketaren aldeko erreferente bihurtu da. Etengabe ikastearen sentsazioa da Ainararen sortzeko motorra.

Zumaia eta Zarauztik datorren talde instrumentala da Sofa. Rock matematikoa jotzen duen hirukotea. Bigarren diskoa kaleratu dute aurten, eta beren doinu bizi eta erritmo aldaketak eszenatokiz eszenatoki jotzen ari dira, zuzenekoetan zeharo murgilduta. Beraiek dira aste honetako Sortzaileak ataleko protagonistak ETBko saioan.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios