Aimar Irigoien harrijasotzailea, 'Gure Kasa'n

Gainera, Iban Garciak tunero izatearen esperientzia bizi nahi izango du

Aimar Irigoien harrijasotzailea hartuko dute gonbidatu astearte honetan 'Gure Kasa'n. Adunan Gorostidi Harria Txapelketa irabazi berri du errezildarrak. Gainera, Asisko Urmeneta margolaria ere izango dute saioan, eta bere errotulagailuek egingo dute Aimar Irigoienen elkarrizketaren zati bat. Aimarren zein sekretu ekarriko ote dizkigu?

Irati Andarekin ere izan da harrijasotzen. Neska honek denetarik egiten du eta erronka bat luzatu dio Aimarri. Nor izango da irabazlea?

Iban Garciaren bisita ere izango dute astearteko saioan. Oraingo honetan tunero izateko esperientzia probatu nahi izan du eta kalean arituko da kantatzen.

'Gure Kasa' astearte honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos