'Como Pez en el Agua' saioaren atala berria, ETB1en ikusgai

'Como Pez en el Agua' saioaren atala berria, ETB1en ikusgai

Gorka okina izango da, Maribel modelo moduan arituko da eta Anjelek frisiar behiak zainduko ditu

Gorka Aginagalde, Maribel Salas eta Anjel Alkain protagonista dituen 'Como Pez en el Agua' umore-saioaren atal berri bat eskainiko du ETB2k asteazken honetan.

Aste honetan ikasiko dituzten lanbideak hauek dira: Gorka Orozkora joango da goizean goiz okindegi batean lan egitera; Maribel modelo moduan arituko da Donostian, eta Anjel Karrantzan arituko da frisiar behiak zaintzen, Aitziber Garmendia aktorearen laguntzarekin.

Lehendabizi, lantoki bakoitzeko nagusiek epaituko dute aktoreen lana. Baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkie. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin eta batak bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute umoretsu.

'Como Pez en el Agua' asteazkenean izango da ikusgai ETB2n 22:30ean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos