'Abordatzera 2017', ETB1en eta eitb.eus-en

Aurreko edizio bati dagokion artxiboko argazkia./JOSÉ MARI LÓPEZ
Aurreko edizio bati dagokion artxiboko argazkia. / JOSÉ MARI LÓPEZ

Donostiako Piraten Aste Nagusiko ekitaldirik jendetsu eta adierazgarriena 16:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da

Astelehen honetan, 'Abordatzera 2017' Donostiako piraten abordaiaren zuzeneko emanaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 16:00etatik aurrera. Xabier Sukiak egingo du emanaldiaren kontakizuna eta Nerea Alias eta Luisma Laboa portuan izango dira, bertan bizi den giroa bildu eta protagonistak elkarrizketatzeko.

Gauean, 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioa 22:15ean hasiko da, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkeztuta, eta Valentziatik etorritako Mediterraneo su-etxearen su festa eskainiko du zuzenean. Horrez gain, Manu Maritxalar izango dute gonbidatu eta parte hartu duen telebistako azken abenturari buruz hitz egingo du, besteak beste.

Bestalde, Unai Etxabek piraten abordatzearen inguruko erreportajea ekarriko du, baina kasu honetan, portutik irten ondoren, Kontxako hondartzako helmugara nola iristen diren ikusiko dute. Gau horretan, Unaik, zuzenean, jendeak nolako afariak egiten dituen erakutsiko du hondartzatik, jendeak suak ikusten dituen bitartean.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos