254.000 ikus-entzulek egin zuten bat 'Las cloacas de interior' saioarekin

Patricia Gómez kazetaria, saioaren une batean.

Barne Ministerioko azpijokoen inguruko ikerketa-lanak %12,0eko audientzia zatia lortu zuen

ETB2k asteazken gauean eskainitako Las cloacas de interior dokumentalak audientziaren harrera bikaina izan zuen, %12,0ko audientzia zatia bereganatuz. Gainera, 254.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Ikerketa lan honek Barne Ministerioan gertatutako legez kontrako ekintzak eta ustelkeriak atera ditu argitara lehen aldiz, eta gerra zikinaren kontakizuna testuinguru historikoan kokatu du.

Balio dokumental handia izan du lan honek, kamera aurrean hitz egitera ausartu ziren lau polizien lekukoei esker: Marcelino Martin Blas, Poliziako Barne Gaietarako buru ohia; Jaime Barrado, Guardia Zibileko komisarioa; Jose Oreja, Guardia Zibileko sarjentua, eta izena eman nahi ez duen Barne Ministerioko goi funtzionario bat.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos