Diario Vasco

'Gu ta Gutarrak 3X2 Onenak' saioko finala

'Gu ta Gutarrak 3X2 Onenak' saioko finala
/ ETB
  • Kuadrilla jatorrena aukeratuko dute astelehen honetan

Astelehen honetan, ekainak 19, 'GTG 3X2 Onenak' saioko finala eskainiko da. Kuadrilla jatorrena aukeratu dute, 4 gutar eta gutarburu batek (Xabik a Ixonek). Kuadrilla jatorrenak, halaber, saria izango du: bidai bat. Hiru opor leku izango dituzte aukeran, Berlin, Amsterdam edo Eivissa.

Emoziorik eta sorpresarik ez da faltako asteleheneko saioan. Hain zuzen ere, gutarren senitartekoak eta lagunak platoan izango dira.

Saio honetan, bestalde, 'GTG 3x2'ko ikus-entzuleen faboritoa nor den jakingo dugu. Duela aste batzuk eitb.eusen saioan parte hartu duten gutar guztiekin inkesta bat abiarazi zuten honako galderarekin: Zein da zure gutar jatorrena? Finalean jakingo dugu 32 gutarretatik nor izan den bozkatuena. Gutar horrek ere saria izango du.

'GTG 3X2 Onenak' 21:15ean dago ikusgai.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate