Borrar

Traineru estropaden denboraldia heldu da

Lekeitioko Bandera denboraldiaurreko probarekin ekingo dio ETB1ek arraun emankizun denboraldiari

El Diario Vasco

Domingo, 11 de junio 2017, 11:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaurkoan Lekeitiko Bandera eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Emakumeen eta gizonezkoen denboraldiaurreko proba honekin abiatuko da traineru estropaden denboraldia Euskal Telebistan. Mikel Olazabalek gidatuko ditu emanaldiak, Ibon Gaztañazpi adituaren laguntzaz, eta Sara Gandarak protagonisten hitzak bilduko ditu.

Ekainaren 11tik irailaren 17ra bitartean 27 emanaldi egingo dituzte. Igandekoaz gain, Eusko Label eta Eusko Tren liga osoak, ARC-KAE Ligako hiru proba, Euskadi eta Espainiako txapelketak, eta Donostiako Bandera eskainiko dira zuzenean.

Lekeition jokatuko den denboraldiaurreko probaren emanaldia 11:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Hurrengo bi igandeetan ARC-KAE Ligako Santurtziko eta Getariako ikurrinak eskainiko dira. Bigarren mailako ligatik eskainiko dugun hirugarren estropada Plentziakoa izango da, abuztuaren 5ean.

Gizonezkoen lehen mailako liga uztailaren 1ean jarriko da abian Bilbon. Emakumeen Ligako lehen proba, berriz, uztailaren 8an jokatuko da Orion. Uztaileko beste hitzorduak hauek izango dira: Sestaoko Bandera (2), Donostian jokatuko den Giroa-Veolia Bandera (9), A Coruñako Bandera (15), Areseko Bandera (16), Santanderren jokatuko den La Caixa Bandera (22), Pasaian jokatuko duen Adegi Bandera (23), Getxoko Ikurrina (29) eta Petronor Bandera (30).

Euskadiko Txapelketa Lekeition izango da uztailaren 25ean eta Espainiakoa Castro Urdialesen abuztuaren 6an. Abuztuan bost jardunaldi izango dira: Hondarribian (12), Ondarroan (13), Zarautzen (19-20), Moañan (26) eta Boiron (27). Abuztuko azken egunean Donostiako Banderaren sailkatze saioa eskainiko da. Hurrengo bi igandeetan (irailak 3 eta 10) erabakiko da bandera nork eramango duen.

Denboraldia amaitzeko, irailaren 16 eta 17an play-offak eta Bermeoko Ikurrina eta El Corte Ingles Bandera izango dira ikusgai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios