Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Beatriz Chivite, euskal poeta, Donostian
Beatriz Chiviteren poesia, Literaturia jaialdia eta irudigintza egun berean

Beatriz Chiviteren poesia, Literaturia jaialdia eta irudigintza egun berean

Sautrela, Teknopolis eta Emakumeen Eskubaloi Liga izango dira gaur ikusgai

El Diario Vasco

Sábado, 20 de mayo 2017, 12:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetako 'Sautrela' saioan poeta bat izango dute protagonista: Beatriz Chivite. Bigarren poema liburua argitaratu berri du Pamiela etxearekin, 'Pekineko kea' izenekoa, eta horixe izango da programaren ardatza. Poesia sari ugari irabazi ditu Chivitek, eta besteak beste, 2012an Iruñeko Udalak Pekineko kea lana saritu zuen Egile Berrien sariketan, nahiz eta orduan, liburua publikatu gabe egon.

Mundu zabalean asko mugitu izan da autorea, eta horren zantzuak erraz antzematen dira bere poesian. Azkeneko liburu honetan, Txinako arrastoa gelditzen da agerian, han bizi zenean idatzi zituen poemak baitira. Poema sotil eta gehienetan laburrak dira, neurritasunez eta fineziaz ondutakoak.

Erreportajean, Literaturia jaialdia izango dute mintzagai, eta egun Zarautzen egiten den jaialdi honen nondik norakoez hitz egingo du 'Sautrela'k antolatzaileekin. Aurten, maiatzaren 25etik 29ra egingo dute eta 'ispilua' izango da gai nagusia. 2014. urtera arte Larrabetzun egiten zen eta hortik Zarautzerako aldaketa nolakoa izan zen eta aurtengo edizioan aurkituko dugun eskaintza azalduko dute Ana Galarragak eta Ibai Ferrerak.

Saioaren bukaera aldera Jaime Valverdek antzerkiaz hitz egingo du. Kasu honetan, proposamen berezi bat izango du hizpide, Strip-tease obra. Lau zuzendarik strip-tease kontzeptua oinarri hartuta antzezlan bana sortu eta ordubete inguruko obra estreinatu zuten Loraldian. Amaitzeko, Elkar Baiona, Garoa, Hitz eta Katakrak liburu-denden gomendioak izango dituzte, halaber.

Irudigintzaz, 'Teknopolis' saioan

Aste honetako 'Teknopolis' saioan irudigintzan izan diren aurrerapenen errepasoa egingo dute, aro kimikotik aro digitalera.

Zinemaren historia errepasatuko dute, eta 1936. urtean ekoitzi zen Euskal Herriari buruzko lehen 3D filmaz jardungo, adibidez. Dokumental horren nondik norakoak eta teknologia 'moderno' honen hastapenak ezagutuko dituzte. 'Teknopolis' 13:00etan dago ikusgai ETB1en eta igandean 10:00etan ETB2.

Eguneko hirugarren hitzordua Donostian izango da: Emakumeen Eskubaloi Ligako Super Amara Bera Bera-Prosetecnisa Zuazo Barakaldo norgehiagoka izango da ikusgai 19:00etatik aurrera ETB4n eta eitb.eus-en. Iñigo Aiestaran eta Matxalen Zearsolo izango dira berriemaile Bidebieta kiroldegitik zuzenean.

Azkenik, 21:00etan, Etxarri Aranatz eta Aralarko San Miguel Santutegiaren artean jokatutako Emakumeen Euskal Birako 4. etaparen laburpena, Alfontso Arroioren eskutik, ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios