Borrar
Elena Irureta, iaz egindako argazkian.
Elena Irureta izango da lehen omendua, 'Asko Maite Zaitut'en itzuleran

Elena Irureta izango da lehen omendua, 'Asko Maite Zaitut'en itzuleran

Zuhaitz Gurrutxagaren gidaritzapean, igande honetan ekingo dio saioan denboraldi berriari

dv

Domingo, 14 de mayo 2017, 14:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zuhaitz Gurrutxagaren gidaritzapean, maiatzaren 14an, igandean, ekingo dio denboraldi berriari 'Asko Maite Zaitut' saioak eta lehendabiziko protagonista Elena Irureta aktore zumaiar ezaguna izango da. Datozen asteetan Jose Luis Korta, Markel Irizar eta Maider Unda ikusi ahal izango ditugu, besteak beste.

'Asko Maite Zaitut' saioak hurbilen ditugunei maite ditugula esaten laguntzen digu. Saioaren xedea ez da aldatu bigarren denboraldi honetan: omenaldiaz ezer ez dakien omendua ezustean harrapatu eta bizitzako oparirik ederrenetakoa egitea. Maitasun aitortza xume eta eder bat.

Igandeko kasuan, Elena Iruretaren familia osoaren izenean, Telmo Irureta bere iloba kuttuna izango da omenaldiaren bultzatzaile nagusia. Gaixotasun bat medio, gurpildun aulkian dabil Telmo, baina horrek ez dio galarazi bere ametsa betetzea: aktore izatea. Helburu horretan bidelagun eta eredu izan du izeba, eta horregatik eskertu nahi dio Elenari bere alde egin duen guztia. Telmoren eskutik ezagutuko dugu aktore arrakastatsuaren atzean ezkutatzen den emakume indartsu eta xamurra.

Elena Iruretak 30 urte baino gehiago daramatza aktore lanetan, eta zinema, antzerki zein telebistaren munduan lan arrakastatsu askotan aritua da. Ikusle askok gogoan dituzte oraindik Ama begira zazu edo El florido pensil antzerki lanak, baita 'Jaun eta Jabe' edo 'Bi eta Bat' telesailak ere. Euskal Herrian aktore ezagun eta maitatua izateaz gain, Elena Iruretak Madrilgo produkzio entzutetsu askotan ere lan egin du: 'Al Salir de Clase' eta 'El Comisario' telesailetan, esate baterako.

Omenaldi berezi eta hunkigarri honetan, gertuko lagunez gain, Euskal Herriko zein kanpoko aktore ezagunak elkartuko dira, baina denen gainetik bere bi ahizpak nabarmenduko dira: Aizpea Goenaga eta Loli Astoreka aktoreak. Goenagak eta Astorekak inork baino hobeto ezagutzen dute Elena Irureta, eta oroitzapenak berrituz, bere ibilbide profesionalaren errepaso umoretsua egingo dute.

Ez da umorerik eta malkorik faltako 'Asko Maite Zaitut' saioaren denboraldi berrian. Igande gauean, 22:00etatik aurrera, Elena Irureta protagonista izango duen omenaldia ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios